Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator


Landa Garapeneko 7/2022 Legeak ezartzen du politika instituzionalek bultzatu eta babestu beharreko jarduerak programaziorako oinarrizko bi tresnaren inguruan egituratuko direla:

· Lurralde-garapeneko programak (LGP)
· Landa-garapeneko eskualde-programak (LGEP)

LGEP-k datozen urteetarako Aiaraldearen ikuspegi partekaturako estrategia eta ekintza-ildo giltzarriak egituratzeko tresna izan nahi du. Hori dela eta, funtsezkoa da plana egitean eragile, ikuspegi eta eskualdeko behar potentzial eta blokeatzaileen identifikazio bateratua barne hartzea.

2025-2030 Landa Garapenerako Eskualdeko Programa (LGP) definitzeko prozesuan murgilduta gaude. Programa horrek ezarriko ditu aldi honetan lurraldea osatzen dugun entitateen artean lankidetzan gauzatuko ditugun ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak, garapen ekonomikoa indartzeko eta gure eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko.