Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

https://www.adrriojaalavesa.eus/wp-content/uploads/2025/03/Euskadiko-landa-emakumeen-begirada-Dossier_compressed.pdfEuskadiko Landa Garapen Elkarteen Federazioak, Menekok, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, landa-inguruneko emakume ekintzaileen 21 erreportaje biltzen dituen txostena argitaratu du. Proiektu honen helburua izan da azken urteetan Euskadiko landa-inguruneetan ekintzailetza-proiektuak (lehen sektorearekin zerikusia izan edo ez) abian jarri dituzten pertsona horiek ezagutzera ematea.


Horietako bakoitzak bere esperientzia, zailtasunak, oztopoak eta landa-ingurunean emakume izatearen alderdi negatiboak eta positiboak azaldu ditu, eta orain arte oso maskulinizatuta egon den mundu honetan ekiteko prozesuan dauden beste emakume askoren erreferente izatea lortu du. Emakume gehienek izapide administratiboak gehiegizkoak direla uste dute, eta beren lanen eguneroko jarduera moteltzen dutela, baina guztiek uste dute pribilegiatuak direla landa-ingurunean lan egin ahal dutelako. Edozein emakume gauza bera egitera animatuko luketen arren, onartzen dute egunero jasaten dituzten baldintzengatik ez dela erraza: ez dago ordutegi finkorik, asteburuetan lan egiten da, eta lana gogorra eta amaigabea da.


Horrekin guztiarekin, “Landa Emakumeen begirada. Mirada de las mujeres rurales de Euskadi” txostenak aniztasuna genero-ikuspegitik ikusarazi nahi du, landa-ingurune batean presentzia izateko eraikitzen eta lanean ari direnei ahotsa emanez.

   

Irakurri hemen erreportaia: