Landa-eremuak garatzen laguntzen duen MENDINET elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Ekintza Taldea da eta Euskadiko 18 Landa Garapeneko Elkarteek (LGE) gehi HAZI Fundazioak osatzen dute. LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeaz arduratzen den entitatea da.
Zabaia Landa Garapenerako Elkartetik eskualdeko LEADER eremuko proiektu bat abian jartzeko interesa duten pertsona guztiei, pribatuei zein publikoei, aholkulritza ematen dizkiegu.
Aiaraldea eskualdeko landa garapen iraunkorrari laguntzen dioten ekimenak bultzatzea eta babestea dugu helburu, Landa Garapenari buruzko 7/2022 Legearekin bat etorriz. Parte-hartze publiko-pribatuko tresna, irabazi-asmorik gabekoa eta Administrazio Publikoaren eragile laguntzaileak gara
HURBIL ZAITEZ, LAGUNTZEKO PREST GAUDE!
BERRIAK
TOKIKO EKINTZA TALDEA
ZABAIA LANDA GARAPEN ELKARTEA
-
Nortzuk gara?
Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, Aiaraldeko landa-biztanlentzat garapen sozioekonomikoa eta bizi-baldintzen hobekuntza bultzatzea helburu dituena. Eskualdeko 5 udalek, 32 Administrazio Batzarrek eta landa-eremuko sektore sozio-ekonomikoak ordezkatzen dituzten 18 erakundek osatzen dute.
-
Zer egiten dugu?
Euskadiko Landa Garapenerako 7/2022 Legearen gidaritzapean, Aiaraldeko landa-eremuko biztanleei bizi-baldintzak hobetzeko eta zerbitzuak emateko lan egiten dugu, eta, bereziki, landa-garapenean eta eskualdeko toki-administrazioan inplikatuta dauden sektore guztien arteko partaidetza- eta lankidetza-bidea izan behar du, bai eta landa-garapeneko programak egin eta gauzatzeko ere.
Hori guztia hiru lan-ildo nagusiren bidez bideratzen da:
· Toki entitateentzako zerbitzuak
-
Landa Garapeneko Legea
Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenari buruzko 7/2022 Legeak, Eusko Legebiltzarrean 2022ko ekainaren 30ean onartuak, landa-garapenerako estrategia berri bat ezartzen du, euskal landa-ingurunearen garapen iraunkorra funtsezko faktoretzat hartzen baitu Euskadi osoaren aurrerapenean eta ekonomia, gizarte eta lurralde-kohesioan.
Bestalde, LEGE berriak ezartzen duen bezala, politika instituzionaletatik bultzatu eta babestu beharreko jarduerak oinarrizko bi programazio-tresnaren inguruan egituratuko dira: lurralde-garapeneko programak (LZP) eta landa-garapeneko eskualde-programak (LGP).
-
Foroak eta federazioak
Parte hartzen dugun foroak eta federazioak:
· Arabalanda: Arabako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa da, eta Arabako lurralde historikoko 6 LGEek osatzen dute.
· Meneko: Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa da, eta Euskadiko 18 LGEek osatzen dute.