Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Landa-eremuen karakterizazioa

Euskadiko landa-eremuen karakterizazioa Landa Garapenari buruzko ekainaren 30eko 7/2022 Legean oinarritzen da. Legeak adierazten du landa-eremuen identifikazioa egingo dela, parametroetan oinarrituta, besteak beste, biztanleriarekin, nekazaritza-jarduerarekin eta biztanleria-dentsitatearekin.

2022ko ekainean onartutako Landa Garapeneko Lege berriak azpimarratzen du “EAEko landa-eremuaren zonifikazioak ezinbesteko garrantzia duela ezaugarriak eta beharrak identifikatzeko, ondoren definituko diren garapen-esparruei dagokienez”. Karakterizazioa, Euskadiko landa-eremuei eragiten dieten laguntza-politikak eta -programak diseinatzeko eta aplikatzeko tresna bat da.

· Geoeuskadi

· Zure erakundearen kalteberatasun-maila kontsultatzeko jarraibideak