PLANGINTZA-TRESNAK
Politika instituzionalen bidez bultzatu eta babestu behar diren jarduketak oinarrizko bi programazio-tresnaren inguruan egituratuko dira. Lurralde-garapeneko programak (LuGP) eta landa-garapeneko eskualdeko programak (LGEP) dira tresna horiek:
·Landa-eremuen garapen sozioekonomikoa xede duten politikak, helburu orokorrak, helburu sektorialak eta jarduketa-ardatzak lurralde-garapeneko programen (LuGP) itxurapean agertuko dira.
·Lurralde-garapeneko programetan azaltzen diren helburu orokorrak, helburu sektorialak eta lehentasunezko jarduketa-ardatzak landa-garapeneko eskualdeko programen (LGEP) bitartez agerrarazi eta betearaziko dira.